accueil les contacts
le blog bipero
 
l'histoire les produits bipero shopping - la boutique les points de ventes et distributeurs bipero les liens - les sites partenaires et amis
la sangria rouge basque bipero
la sangria blanche clarico
le vin chaud bipero
"1799ko apirilak 13an, bidaia ikaragarri baten amaieran, Joakin Euskalduna kortsarioaren untzia zikloi batek harrapatu zuen Karibear Irletan.

Olatu izugarriak untziaren gainera erortzen ziren, hau alde guztietara biraka zebilen, olatu itzel hauen goikaldean orain, azpian gero, amildegian galdua ; ondoren itsasuntzia gora atera zen kortxo bat bezala.

Senaian jada, ura itsasgizonen gerrira iristen zen. Joakin untzitik jeitsi zen bertara ondo eusten itsauntzia kolpatzen zuten olatuek bota ez zezaten.

Beheran itsasgizonak leher eginak zeuden, erreakziorik gabe.
Gizonek borrokatzeari utzi zioten. Urez gainezka, Joakin untziaren bizkarretik atera zen, xahako bat eskuartean zuela. Kantinplora bere tripulaziori eman zion. Denek edan zuten gelditzen zitzaien indarapurrarekin. Miraria segituan gertatu zen. JEKI ! JEKI ! oihukatu zuten gizonek . Ero modura, beraien lekuetara itzuli eta etsipenaren amorruz zikloiaren aurka borrokatu zuten.... Bat-batean, kulunka gelditu egin zen. Itsasoa lasaitu egin zen, aztikeriaz bezala, iluntasunak zerua utzi zuen....
Untziaren bizkar gainean itasgizon batek oihu egin zuen: “Lurra ! Lurra!!”...

Ekaitzaren erdian eta dena galdaduta zekoela pentsatuz, Joakin Euskalduna bere Amonaren errezeta batetaz gogoratu zen. Bere larruzko kantinploran Nafarroako ardo ona, frutazko sirope krematsua eta urruneko bere Euskal Herri maiteko piper gorri hautsa nahastu zituen.

Bere amonak zioen edari honek gizonak beldurra baino indartsuagoak eginten zituela, eta barrezka gehitzen zuen deabruak ez zuela euskal piperrra gogoko; eta zera ere kontatzen zuen, edari honek gizonak eta emakumeak ohean gogotsuago egotea eginten zuela, baina ixi….ez du jakitea nahi."

Extrait des "Souvenirs d'un basque gentilhomme et corsaire... de Bayonne aux Caraïbes entre 1799 et 1804" Liburuko zatia"

   

Bipero enpresa nahasketa zoragarri ondorioa da !
"Produktu hau 200 urte inguruko aintzintasuna duen Hego Ameriketara joandako sendi gipuzkoar batek memoriain gordetako euskal sangria errezeta eta bere jatorriko herrira itzuli duen pertsonaia burugogor eta bitxi baten arteko topaketa da.

Bertakoak diren eta kalitate handikoak diren produktuak erabiliaz sangria hau egin nahi izatea nahiko erronka eroa da. Bipero enpresak martxan jarri du eta 2006 urte honetan, zuengana helduko da.

Agian, Hasparren edo Donibane Lohitzunetik egindako ibilaldi baten itzuleran, Ezpeletako terraza baten itzalpean edo Biarritzko janaridenda batean dastatzeko aukera edukiko duzue..."
 
 
   
L'abus d'alcool est dangereux pour la santé. A consommer avec modération.
sarrera  |  historioa  |  produktuak  |  denda  |  banatzaileak  |  loturak  |  bloga  |  kontaktua webmaster@bipero.com  |  legal info
 
 copyright - All rights reserved © 2004-2005 Ets BIPERO  site réalisé et maintenu par creaconnect.net